Mundua -
Iruzkina
Azkenean, dena ekonomia da
Gobernuak aire konpainien presiopean daude, galera izugarriak pairatzen ari direlako eta lehenbailehen hegaldiak normaltasunez egin nahi dituztelako.
Jesus Torquemada
Europan erakunde bat dago, Eurokontrola deitzen da, eta Europako aireko kontrola koordinatzeaz arduratzen da, hau da, airean dauden hegazkinen kontrola koordinatzen du. Hala ere, aire eremua itxi edo ireki ez dago erakunde horren eskuetan, Gobernu bakoitzaren erabakia da.
Horregatik, Europako Batasuneko Garraio ministro guztiek berehalako bilera deitu dute, bideo-konferentziaz egin beharko dutena, ministroek ere ezin baitute hegazkinez bidaiatu.
Gobernuak aire konpainien presiopean daude, galera izugarriak pairatzen ari direlako eta lehenbailehen hegaldiak normaltasunez egin nahi dituztelako. Konpainien arabera, kalteak puztu dituzte eta ez da arriskutsu hegan egitea.
Izan ere, egoera luzatzen bada, galerak ez dituzte aire konpainiek soilik pairatuko, Europako ekonomiek ere jasango dituzte. Aireko garraioa turismoarentzat beharrezkoa da, eta baita merkantzien garraiorako ere. Merkantzien garraioa errepidetatik edota itsasotik egiten bada gehienbat, hegazkinez ere produktu asko bidaltzen dituzte.
Finean, Barne Produktu Gordinean puntu erdi eta puntu baten arteko galerak sor litezke , eta ekonomiaren suspertzea atzeratuko litzateke, hori baitzen espero zen hazkunde eskasa.