Mundua -
Berri ematea
Irakeko Al Kaidako bi buruak hil dituzte tiroz
Irakeko inteligentzia-zerbitzuko talde batek Abu Ayub al Masri eta Abu Omar al Bagdadi hil ditu; Irakeko Al Kaidako buruen artean, bilatuenetarikoak ziren.
Erredakzioa
Irakeko inteligentzia-zerbitzuko talde batek Abu Ayub al Masri, Irakeko Al Kaidako burua aurkitu eta hil duten berri eman du Nuri al Maliki lehen ministro irakiarrak.
Talde horrek, halaber, Irakeko Estatu Islamiarra, Al Kaidarekin ustez harreman zuen taldeko burua, Abu Omar al Baghdadi tiroz hil zuen.
"Matxinada hasi zenetik, kolpe handienetariko izan da Al Kaidarentzat", AEBetako indar militarrek agiri batean jakinarazi dutenez.
Agiri horren arabera, Abu Ayub al Masrik (Abu Hamzah al Muhayiren ezizena) Abu Musab al Zarqaui (2006ko ekainaren 7an hil zen AEBetako aire-eraso baten ostean) ordezkatu zuen Al Kaidaren buruzagitzan.
Al Malikik hildakoen argazkiak (bizirik eta hildak) aurkeztu ditu prentsaurrekoan.
Erasoan, Al Masriren laguntzaile bat eta Al Bagdadiren seme bat hil dira ere. Guztira 16 lagun atxilotu dituzte. Guztiei jarduera terroristak egotzi dizkiete.
Hilketa Bagdadeko iparraldean gertatu da, Tikrit hiritik 10 kilometrora.