Mundua -

Bi ama

Britainia Handiak bi lesbiana guraso bezala onartu ditu lehen aldiz

Bi emakumeek intseminazio artifizial bidez sortu zuten haien alaba eta jaiotza-ziurtagirian biak agertzen dira legezko guraso bezala. Legeak horrela ezarri zuen 2008. urtean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Britainia Handiaren historian lehen aldiz, emaile ezezagun baten espermari esker intseminazio artifizial bidez alaba bat izan duten bi emakume legezko guraso onartu dituzte.

Haurraren jaiotza-ziurtagirian 38 urte dituen Natalie Woods ama bezala agertzen da eta aitaren tokian 47 urteko Betty Knowles jarri dute, baina ingelesezko "father" hitza jarri ordez, "parent" idatzi dute, guraso adierazteko sexua zehazten ez duen hizkera.

2008. urtean onartutako Giza Ongarritze eta Enbriologia Legeak, talde kristauek protestak egin arren, intseminazio artifizial bidez sexu berdineko bikoteek sortutako haurren jaiotza-ziurtagirian "mother" eta "parent" hitzak erabiliko dituzte.

Britainia Handian araudi berria aprobetxatu duen lehenengo bikotea da. Nataliek eta Bettyk 15 urte daramate elkarrekin eta beste haur bat izateko asmoa dute. Jaioberria hasten denean "ama" eta "ama B" deitzeko eskatuko diote.

Nataliek eta Bettyk 7.500 euro gastatu dituzte in vitro ernalketa tratamendua lortzeko, Britainia Handiko Osasun Sistema Nazionalak ez baitu ordaintzen sexu berdineko bikoteen kasuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea