Mundua -
Bagdad kanpoaldean
Gutxienez 24 hildako Iraken, bonba-autoz egindako atentatu batean
Gainera, leherketaren ondorioz 39 lagun ere zauritu dira. Oraingoz, ez du inork bere gain hartu erasoa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez 24 pertsona hil dituzte larunbat honetan Iraken, Bagdad kanpoaldeko ganadu salerosketarako merkatu baten kontra bonba-autoz egindako atentatu batean, bertako Poliziaren iturrien berri eman dutenez. Gainera, leherketaren ondorioz 39 lagun ere zauritu dira.
Erasoa Al Nahrauan inguruan gertatu da, xiitak gehiengoa diren Bagdad kanpoaldeko auzunean. Handizkako salmentarako merkatu horretan arkumeak eta ahuntzak salerosten dituzte eta inguruko merkatariak gerturatzen dira.
Oraingoz, ez du inork bere gain hartu erasoa.
Hala eta guztiz ere, Estatu Islamikoak eta Al-Qaidak antzerako erasoak egin izan dituzte herrialdean.