Mundua -

Siriako gerra

Matxinoen bonbardaketa gehiago izan dira Alepon

Azken hamar egunotan Alepon izandako erasoek Sirian otsailean ezarritako su-etenaren etorkizuna kolokan jartzen dute.

Erasoa Damaskon
Erasoa Damaskon
Erasoa Damaskon

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bost pertsona hil dira Alepon matxinoen azken bonbardaketen ondorioz, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakinarazi duenez.

Halaber, beste hiru pertsona hil eta gutxienez 17 zauritu dira gaur Alepoko ospital baten aurka matxinoek egindako erasoan, SANA albiste agentziak jakinarazi duenez.

Siria iparraldeko hiririk handiena da Alepo eta azken egunetan jasaten ari den bortizkeriak arriskuan jarri dezake otsailean Sirian ezarritako su-etenaren etorkizuna.

John Kerry AEBetako Estatu idazkariak atzo Serguei Lavrov Errusiako Estatu idazkariarekin bildu ostean esan zuenez, laster Siriako gerran eragina izan dezaketen 15 herrirekin bilduko dira, borroka eteteko eta horrela su-etenari eutsi ahal izateko.

Bestalde, Siriako gatazkan parte hartzen duten estatuei su-etenaren konpromisoa “berehala” berritzeko eskatu die gaur Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak.

Ban Ki-moon ONU para Siria, Staffan de Mistura

Ban Ki-moon ONU para Siria, Staffan de Mistura

Ban Ki-moon (e), Staffan de Misturarekin berba egiten. Efe.

18 hildako, Al Raqan

Gutxienez 18 pertsona hil dira gaur Al Raqa hirian izandako bonbardaketan. Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren datuen arabera, 18 hildakoetatik bost Estatu Islamiarraren kideak ziren. Izan ere, Al Raqa Siriako matxinoen feudo nagusia da.

Erasoak airetik etorri dira, eta zauritu ugari izan dira, beraz baliteke hildako gehiago izatea, iturri berdinek jakinarazi dutenez.

3.100 hildako apirilean, Sirian

Su-etena izan arren, 3.100 lagun inguru hil dira apirilean Sirian. Horietatik 860 zibilak ziren, eta 143 adinez txikiak, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak gaur emandako datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak albisteak Errusia berriak NBE Estatu islamiarra berriak Siria gaur