Mundua -

hauteskundeak

Erronka-eguna laboristentzat Erresuma Batuko toki hauteskundeetan

Britainiarrak berriro daude bozkatzera deituta, Londres eta Eskozia izanik interesgune nagusiak.

Sadiq Khan, Alderdi Laboristako Londreserako alkategaia. Argazkia: EFE
Sadiq Khan, Alderdi Laboristako Londreserako alkategaia. Argazkia: EFE
Londres, lehen aldiz alkate musulmana izateko bidean

1:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuak toki hauteskundeak egingo ditu ostegun honetan, eta bertako interesgune nagusia Londresen eta Eskozian izango diren emaitzetan dago zentratuta. Eskoziaren kasuan, ia ziurra da Eskoziako Alderdi Nazionalistak (SNP) garaipen argia eskuratuko duela, eta dagoeneko beste galdeketa-independentista bat egiteko aukerari buru ari da mintzatzen.

Alderdi Laboristak lehendabiziko hitzordu garrantzitsua du gaurkoa, Jeremy Corbyn alderdiko arduradun egin zenetik. Nahiz eta inkesten arabera, laboristek hiru hamarkadatan izan duten emaitzarik eskasenak izango dituzten, Corbynek uste du 2012an lortu zituzten emaitzei eutsi diezaieketela; horrez gain, ukatu egin du alderdiko buruzagitzan jarraitzea gaurko emaitzen mende dagoenik.

120 udal eta 2.700 postu baino gehiago daude gaur jokoan tokiko esparruan, zeinetan 2015eko hauteskunde orokorren ostean bi alderdi nagusiak berriz neurtuko dituzte beren indarrak. Harako hartan, David Cameronen Alderdi Kontserbadorea garaipen zabala erdietsi zuen.

Bere alkatea zuzenean hautatzen duten hirietako bat Londres da (Liverpool, Bristol eta Salford hiriekin batera), eta seguruenik termometro-lanak egingo ditu garaipena edota porrota maila orokorrean neurtzeko; izan ere, zortzi urtez karguan egon ondoren, Boris Johnson toryaren irteerak agertoki berri bat ireki du.

Sadiq Khan laborista, senar-emazte pakistandar umil batzuen semea, da faborito nagusia, eta Londres gobernatzen duen lehen musulmana bihur daiteke. Haren aurkaria da Zac Goldsmith kontserbadorea, jatorri aristokrata eta aberatsekoa. Inkestek diotenez, Khanek 20 puntuko aldea ateratzen dio Goldsmithi.

Eskoziako Parlamentu berriak 2014ko galdeketa-independentistaren ostean Londresek eman zizkion eskuduntza berriak kudeatu beharko ditu. Sturgeon aipatu galdeketaren ostean heldu zen Eskoziako Lehen Ministro kargura, eta aurreratu duenez, beste galdeketa bat sustatuko du independentziaren aldeko gehiengoa “argia” dagoela ikusten badu, edota testuingurua nabarmen aldatzen bada, adibidez, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateraz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ezkozia bideoak Erresuma Batua albisteak Gaurko azken orduko albistea