Mundua -

IStripua

73 hildako Afganistanen, bi autobus eta kamioi batek talka egin ostean

Gutxienez 73 pertsona hil eta 60 zauritu dira Afganistan hegoaldean, bi autobusek eta erregaia zeraman kamioi-zisterna batek elkarren aurka jo eta gero autobide batean.

Gutxienez 73 hildako bi autobusek eta kamioi batek talka egin ostean

1:39

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iturri ofizialek jakinarazi dutenez, gutxienez 73 pertsona hil eta 60 zauritu dira Afganistan hegoaldean, bi autobusek eta erregaia zeraman kamioi-zisterna batek elkarren aurka jo eta gero autobide batean.

"Azken datuen arabera, 73 pertsona hil dira eta zaurituen kopurua zehazteke dago, baina gora egiten ari da", adierazi du Ismail Kawusi Afganistango Osasun Publikoko Ministerioko bozeramaileak.

Istripua Kabul-Kandahar autobidean jazo da, Ghazni probintziako Moqor barrutian, 06:30ak aldera (tokiko ordua). Hala adierazi du Javid Salangi probintzia-gobernadoreak. Autobusak bidaiariz beteta zihoazen, eta, istripua izan ostean, suteak eragin ditu heriotza gehienak.

Wahidullah Alokozai Moqor barrutiko gobernadoreak jakinarazi duenez, biktimen artean hainbat adingabe daude eta lehen informazioen arabera, "60 inguru dira zaurituak".

"Hilotz gehienak erreta daude eta orain arte erreskate-taldeek bederatzi gorpuzki berreskuratu ahal izan dituzte bakarrik", azaldu du. Zaurituak ospitalera eraman dituzte, batzuk egoera larrian, eta istripuaren nondik norakoak ikertzen ari direla esan du gobernadoreak.

Urtero 3.000 pertsonatik gora hiltzen dira Afganistanen trafiko istripuetan, gidari ugariren eskarmentu ezagatik eta ibilgailuen eta errepideen egoera eskasagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Nazioartea Eguneko albisteak Asia azken ordukoa Trafiko istripuen biktimak Afganistan gaur