Mundua -
AEB
Fusilatua izan nahi du heriotza zigorra ezarri zioten gizon batek
Heriotza zigorra indarrean dagoen AEBtako 35 estatutan erabiltzen duten sistema injekzio hilgarria da, baina Utah estatuan presoek fusilatuak izatea aukeratu dezakete.
Erredakzioa
Heriotza zigorra ezarri zioten preso batek fusilatua izateko eskaerari baiezkoa eman dio Utah estatuko epaile batek.
"Fusilatzea nahiago dut, mesedez" adierazi zuen Ronnie Lee Gardner presoak Robin Reese epaileak hiltzeko bi sistemen artean aukeratzeko eskatu zionean, zigorra bertan behera geratzeko errekurtso judizialak agortu zituenean.
Gardnerrek 49 urte ditu eta duela 25 urte abokatu bat hiltzeagatik heriotza zigorra ezarri zioten Salt Lake City epaitegitan.
Iturri judizialek adierazi dutenez, ekainaren 18an fusilatuko dute Gardner.
Heriotza zigorra indarrean dagoen AEBtako 35 estatutan erabiltzen duten sistema injekzio hilgarria da, baina Utah estatuan presoek fusilatuak izatea aukeratu dezakete.
AEBko Auzitegi Gorenak 1976an ezarri zion zigorra. Utah estatuan soilik bi presok aukeratu dute fusilatuak izatea.