Mundua -

Lege migratzaile berria

Arizonak atzerritar "susmagarriak" ikertzeko legea onartu du

Jan Brewer Arizonako gobernadoreak "tamainako susmoak" daudenean atzerritarrei azterketa egitea eskatzen duen lege berri bat onartu du, haien egonaldia legezkoa den ala ez baieztatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arizonako Estatuak (AEB) Poliziak pertsona bat "inmigrante ilegala" dela jakiteko atzerritarren azterketa ahalbidetzen duen legea onetsi du, beti ere "tamainako susmoak" dituztenean.

Migrazio lege berri hau Poliziak aplikatuko du, Arizonako Gobernuak emandako argibideek "tamainako susmoak" zer diren azaldu ostean.

Lege berriak, Brewerren esanetan, Arizona indarberrituko du eta Estatua droga trafikoaren eta beste hainbat mehatxutik salbu mantenduko du. Bere hitzetan, "guztiok babesten gaitu, Arizonako hiritar bakoitza eta gure estatuan legalki gauden guztiok eta, gainera, eskubide konstituzionalak tinko mantentzen laguntzen digu". Modu horretan justifikatu nahi du lege berriaren onarpena Arizonak, eta Washingtonek izan duen pasibotasunaren kontra egin. Ostiral honetan onetsitako legeak badu dagoeneko oposizioa. Alde batetik, eskubide zibilen aldeko taldeak, arraza diskriminazioaren aldeko legea dela diotenak eta, bestetik, Barack Obama; izan ere, albistea jaso baino lehen operazioa "okerra" zela esan baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea