Mundua -
Zentralen luzapenari ez
120 km-ko giza katea egin dute zentral nuklearren kontra Alemanian
Nuklearren kontrako milaka bildu egin dira zentral nuklearren bizitzaren luzapenaren kontra. Alemaniako Gobernuak 32 urte baino gehiago luzatzeko asmoa du.
Erredakzioa
Nuklearren kontrako milaka aktibistek 120 kilometroko giza kate bat sortu dute Alemanian zentral nuklearren bizitzaren luzapenaren kontrako protesta egiteko. 120.000 lagun inguru kalera irten dira planta nuklearren funtzionamendua luzatuko duen aldaketak ekiditeko.
Brunsbuettel eta Kruemmel hirietan izan da kontzentrazioa eta kateak Hamburgo zeharkatu du. Manifestariek arreta deitu nahi izan dute datorren maiatzaren 9an izango diren hauteskundeak baino lehen. Hauteskundeen ostean, Angela Merkel kantzilerrak luzapena ezartzeko asmoa du.
Alemaniako Gobernuak zentral nuklearren bizitza 32 urte baino gehiago luzatzeko asmoa aurkeztu du dagoeneko baina oraindik ez du luzapen denbora hori zehaztu.
Merkelen Exekutiboak energia plan nazional bat adosteko asmoa du energia nuklearra beste erregaiekin parekatzeko.