Mundua -

6,36 milioi hautesle

Austriako hauteskundeetan presidentea izateko faborito da Fischer

6,36 milioi lagunek duet boto-eskubidea. Zundaketen arabera azken sei urteetako presidentea sozialdemokratak irabaziko ditu hauteskundeak, botoen % 80 inguru lortuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austriak hautestontziak zabaldu ditu 6,36 milioi hauteslek hurrengo sei urteetako presidentea aukeratzeko. Zundaketen arabera Heinz Fischer, egungo presidentea, berrautatua izango da, botoen % 80 inguru lortuz.

Hauteslekuak hamar orduz egongo dira zabalik, 05:00etatik 15:00tara (GMT). Dena den, herrialde txiki batzuetan ordutegia murritzagoa izango da eta hiru hauteslekuk, ordea, bi ordu lehenago zabaldu dituzte euren ateak.

Fischer, faborito

Fisherrek 72 urte ditu eta sozialdemokrata da. Azken sei urteetan bera izan da estatu-burua eta zundaketen arabera, kargu horretan jarraituko du. Bere politika moderatua da eta erakundeen aurrean errespetuan oinarritutako jarrera izaten du.

Fischerren lehiakideak Barbara Rosenkranz muturreko nazionalista eta Rudolf Gehring kontserbadore katolikoa dira.

Rosenkranz Alderdi Liberaleko (FPÖ) ordezkariak botoan % 15 lortuko du zundaketen arabera, eta Gehringek, abortua eta homosexualitatearen kontrakoa, ordea, soilik % 6. Emaitza ofizialak 19:00ak aldera (Austriako ordua) ezagutuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea