Mundua -

Hirugarren kontsulta eguna

Parte-hartze urria Kataluniaren independentziaren kontsultetan

Partehartzea % 20koa izan da 211 herritan (Lleida eta Girona tarteko) egindako kontsultetan, eta baiezko botoak % 90etik gora izan dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako independentziari buruzko kontsultetan baiezkoa nagusitu da alde nabarmenarekin. Hirugarren kontsulta jardunaldian herritarren % 20k (otsailaren 28ko kontsultetan % 21ekoa izan zen partehartzea) eman du botoa, eta horien % 90ek independentziaren alde bozkatu dute.

Gauerdira arte zenbatutako botoen arabera, baietz bozkatu dute % 92,5ek, ezetz % 5ek, boto zuriak % 2,27 izan dira eta baliogabeak % 0,31.

Kontsulten Koordinadora Nazionalak balorazio positiboa egin du herriz herriko kontsulten hirugarren jardunaldiaren ostean. Izan ere, antolatzaileek ezarritako "erronka" gainditu dutela azpimarratu dute, hiriburuetako eta hiri handietako parte hartzea nahikoa izan delako, haien esanetan.

Gironan % 21eko izan da partehartzea, Lleidan (gaurko kontsultetan biztanle gehien zituen hiria), berriz, askoz ere baxuagoa izan da, % 7 hain zuzen ere.

Era berean, Oloten % 27ra iritsi da boto-emaileen kopurua, Igualadan % 23,3ra, Reusen % 15era, Manresan % 18,47ra, Granollersen % 17,12ra, eta Trempen % 20ra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea