Mundua -
Ekainean
Kaczynskiren anaia bikia Poloniako hauteskundeetara aurkeztuko da
PiS alderdi kontserbadoreak Jaroslaw Kaczynski Poloniako presidente izateko bere hautagaia izango dela iragarri du gaur.
Erredakzioa
Jaroslaw Kaczynski, Lech Kaczynski Poloniako presidente ohiaren anaia bikia, PiS alderdiko hautagaia izango da ekainaren 20an egingo dituzten hauteskundeetan, gaur jakinarazi dutenez.
Alderdi kontserbadoreak gaur iragarri du Jaroslaw Kaczynski, Poloniako lehen ministro ohia, hautagaia izango dela, orain bi aste izandako hegazkin istripuaren ondoren.
Istripu horretan Poloniako presidentea eta beste 95 pertsona hil ziren (tartean presidentearen emaztea eta Poloniako 30 bat goi-kargudun).
Kaczynskiren heriotzak hauteskundeen aurreratzea ekarri du Polonian. Ekainaren 20an egingo dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea