Mundua -
Iruzkina
Arizonak paperik gabeko etorkinak jazarriko ditu
Barack Obamak hispanoen mesedea bereganatzeko aukera dauka, Arizonako egoerari aurre egiten asmatzen badu.
Jesus Torquemada
Barack Obama AEBetako presidenteari beste arazo bat sortu zaio, baina arazo hori aukera ona ere izan liteke.
Arizonan onartu duten lege baten arabera, Poliziak paperik ez edukitzeko itxura duen edozein etorkin atxilotu dezake. Lege honek arazo ugari sortuko ditu. Izan ere, nola bereiztuko dituzte paperik gabekoak eta paperak dituztenak?
Jan Brewer Arizonako gobernadorea maila federalean lege zehatz bat ez egoteaz baliatu da. Obamak errepublikarren eta demokraten artean adostasuna lortu nahi du migrazio legeak aldatzeko.
Ez demokratei eta ez errepublikarrei, beraz, ez zaie interesatzen lege horiek gogortzea, Estatu Batuetan hispanoak botoen % 15 baina gehiago baitira, eta hortaz, legea gogortzen duena zigortzeko gai dira.
Momentu honetaz baliatu behar du beraz Barak Obamak komunitate latinoamerikarra bereganatzeko. Osasun erreforman, aurrera egin behar izan zuen errepublikarren babesik gabe. Berdin egin dezake orain, AEBetan bizi diren 11 milloi etorkinen integrazioa bultzatuz.
Hori eginda, azaroan egingo diren hauteskunde garrantzitsuetan hispanoen botoak eskura ditzake alderdi demokratak.