Mundua -
Istiluak
Borrokak eta arrautzak, Ukrainako Parlamentuan
Kea eragiteko bonba bat ere jaurti dute diputatuak Ganberako aterarazteko. Bitartean, Parlamentuaren kanpoaldean milaka herritar bildu dira manifestazioan.
Erredakzioa
Errusiako Armadaren ontziteriari Itsaso Beltzean beste 25 urtez egoteko baimena ematen dion akordioak hautsak harrotu ditu Ukrainan. Hitzarmen hori berresteko Parlamentuan egin duten saioan istiluak izan dira.
Oposizioko zenbait diputatu arrautzak bota dizkiote Vladimir Litvin Ganberako presidenteari eta honek aterki bat erabili behar izan du babesteko, bertako albiste-agentziak jakitera eman dutenez. Diputatuen arteko borrokak ere izan dira eta ateak ireki ostean Ganberatik ateratzen ez zirela ikusita, kea eragiteko bonba bat ere bota dute. Bitartean, Parlamentuaren kanpoaldean, milaka manifestari elkartu dira, batzuk Errusiarekin sinatutako akordioaren aldekoak, eta beste batzuk, kontrakoak.
Arrazoia
Errusiarekin akordioa sinatu eta gero, Ukrainak % 30eko beherapena izango du herrialde hartako gas naturala erostean. Gainera, Errusiako ontziak 2042 urtea arte egon ahal izango dira Ukrainako portuan.
Moskun parlamentario guztiek babesa agertu diote akordioari, baina Ukrainan egoera ezberdina da, oso. Hori horrela, oposizioak boikotatzeko deia egin du, Konstituzioaren eta herrialdearen subiranotasunaren aurkakoa dela iritzita.
Akordioa Victor Yanukovich eta Dmitri Medvedev presidenteek sinatu dute, Jarkov herrian (Ukraina).