Mundua -
19 urte bete ditu
Noemi Letizia telefonoz zoriondu du Berlusconik
Letizia komunikabideen jomuga bihurtu zen iaz, Berlusconik bere urtebetetzean parte hartu ostean. Italiako presidentearen emaztearen haserrea eragin zuen horrek.
Erredakzioa
Noemi Letizia Napoliko gazteari telefonoz deitu zion atzo Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak, 19 urte bete dituela-eta zoriontzeko, Il Messaggero egunkariak jakitera eman duenez.
Noemi Letizia komunikabideen jomuga bihurtu zen iaz, Berlusconik bere urtebetetzeko (18 urte bete zituen orduan) festan parte hartu ostean. Veronica Lario Italiako presidentearen bigarren emaztearen haserrea eragin zuen horrek, eta berehala dibortzioa eskatu behar zuela iragarri zuen.
Prentsari egindako adierazpenetan, Berlusconi adingabeekin maiz ibiltzen zela salatu zuen Lariok, eta horrek euren harreman zaila pikutara bidali zuen behin betiko.
Nahiz eta aurten gaztearen festara ez joan, Berlusconik ez du Noemiren urtebetetzea ahaztu eta atzo goizean "goiz" telefonoz deitu zion, egunkariaren arabera. Elio Letizia aitarekin eta Anna amarekin hitz egin zuen Berlusconik.
Erromako egunkariari egindako adierazpenetan, Berlusconiren keinua "familiakoa" dela azaldu du Noemik. "Beste aita bat izango balitz bezala da. Entzun eta bere aholkuak kontutan hartzen ditut", erantsi du.