Mundua -

Iruzkina

Nortzuk dira munduko agintari ekonomikoak?

Ez dira argazkietan azaltzen, ez diote inori azalpenik eman behar, ez parlamentuei, ezta boto-emaileei ere. Baina herrialde bat hondoratu egingo dela erabakitzen baldin badute, hondoratu egingo da.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ez G-2, ez G-8, ezta G-20 ere. Ez Europako Banku zentralik, ez Nazioarteko Diru Funtsarik. Ez herrialdeen ordezkari diren politikaririk, ezta nola-hala izendatuko funtzionaririk ere. Munduko aginte ekonomikoa ez dago horietako inoren esku.

Orain dena erabakitzen dutenak, halako jauntxo batzuk dira, ingelesez mintzo direnak eta New Yorkeko bulego batean bildurik daudenak. Ez dira argazkietan azaltzen, ez diote inori azalpenik eman behar, ez parlamentuei ezta boto-emaileei ere. Jende arruntak ez daki nortzuk diren ere. Baina herrialde bat hondoratu egingo dela erabakitzen baldin badute, hondoratu egingo da.

Inork ez du galdetzen nork izendatu dituen arbitro horiek, eta inork ez du bermatzen epaile zuzenak direnik ere. Baina hori bai, Grezia zulora doala esanez gero, merkatuek itsu-itsu jarraituko diete. Nork jakin dezake pertsona horiek edo korporazio handiak ez direla negozio ikaragarriak egiten ari espekulazioaren bidez, hain zuzen, jakin badakitelako beraien iragarpenak bete egingo direla. Gainera, ez al da susmagarria hiru agentzia horiek, Standard&' || 'amp;Poors, Moody’s eta Fitch egoitza New Yorken izatea? Horregatik ez dute sekula murrizten Ameriketako Estatu Batuetako zorraren kalifikazioa. Ameriketako Estatu Batuen defizit komertzialari eta defizit publikoari ongi erreparatuz gero, argi ikus liteke agentzia horiek ganoragabe kalifikatzen dituzten herrialde askorena baino ahulagoa dela Ameriketako Estatu Batuetako zor publikoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea