Mundua -

Espazio publikoetan

Beloaren erabilera debekatu egin du Belgikako Parlamentuak

Lege proposamena indarrean sartzeko Senatuak ere onartu beharko du. Izapide guztiak gainditzen baditu, EBn debeku hain zabala ezartzen duen lehenengo Estatua izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burka eta niqaba espazio publikoetan eramatea debekatzen duen lege proposamena onartu dute gaur Belgikako diputatuek, baina indarrean sartzeko Senatuak ere onartu beharko du.

Ordezkarien Ganberak babestu ostean, Senatuak 15 egun izango ditu proposamenaz eztabaidatzeko. Era berean, 60 egun izango ditu zuzenketak sartzeko, Belgikako albiste-agentzia batek jakitera eman duenez.

Hala ere, Belgikak bizi duen krisi politikoa dela-eta ganberak datorren astean desegin behar dituzte eta gaur bozkatutako proposamenak balioa gal dezake.

Burka afganiarra eta Saudi Arabiako niqab

Emakumea erabat estaltzen duten beloak debekatu nahi ditu legeak, burka afganiarra eta Saudi Arabiako niqaba esaterako. Zona publikoetan debekatu nahi ditu, segurtasun eta orden publikoko arrazoiak argudiatuta.

Parlamentuko Barne batzordeak proposamena martxoan aho batez onartu zuen.

Gobernuan den koalizioko bost alderdien babesa jaso du proposamenak, eta baita oposizioarena ere.

Izapide guztiak gainditzen baditu, EBn beloaren debeku hain zabala ezartzen duen lehenengo Estatua izango litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea