Mundua -

Dronekin erasoa

Ajtar Mansur, talibanen liderra hil du AEBk

AEBko inteligentzia zerbitzuek talibanen buruzagia hil dute, dronak erabilita Pakistaten egindako eraso batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ajtar Masur, talibanen liderra hil dutela baieztatu dute Afganistango inteligentzia zerbitzuek. Hain justu, AEBk dronak erabilita Pakistango lurraldean, Afganistango mugatik gertu, egin duten erasoan hil da.

"Ajtar Mansur atzo hil zen Dalbandin, Pakistanen", esan du Jamil Sultanik, Segurtasun Nazionaleko zuzendaritzaren ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gaur Albisteak