Mundua -

ERREFUXIATUEN KRISIA

ACNURek 'ankertzat' jo du Europako mugen itxiera

Balkanetako eremuko mugaren itxierak, Turkiak eta Europar Batasunak lortutako akordioarekin batera, nabarmen murriztu du aurten Europara sartu diren pertsonen kopurua.

Ban Ki-moon eta Erdogan, NBEk gaur Istanbulen ospatu duen goi-bileran. Argazkia: EFE
Ban Ki-moon eta Erdogan, NBEk gaur Istanbulen ospatu duen goi-bileran. Argazkia: EFE
Ban Ki-moon eta Erdogan, NBEk gaur Istanbulen ospatu duen goi-bileran. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziako goi mandatariak "ankertzat" jo du migrazioa geldiarazteko Europako mugak itxi izana eta ohartarazi du gobernuek hartutako neurriek aldi baterako baino ez dutela krisia konpontzen.

Balkanetako eremuan itxitako mugak, Turkiak eta Europar Batasunak lortutako akordioarekin batera, nabarmen murriztu dute aurten Europara sartu diren pertsonen kopurua. 2015ean, milioi bat pertsona izan ziren Europara sartu zirenak.

"Pertsona askok pentsatzen dute akordioak funtzionatu duela etorkinek Europara iristeari utzi diotelako, baina ez da hain erraza", azaldu du Melissa Fleming ACNUReko bozeramaileak astelehen honetan NBEk Istanbulen ospatu duen goi-bileran.

Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioan, Ankarak etorkinen itzultzea onartu zuen, europar komunitatean sartzeko prozesua arintzearen eta turkiarrek Europan zirkulazio-librea egin ahal izatearen truke. Hala ere, Turkiako lege antiterroristak zalaparta sortu du, Bruselak uste baitu ez dela Europarako egokia. Hori dela eta, gerta liteke ituna bertan behera gelditzea.

Turkia eta errefuxiatuak

Amnistia Internazionalen arabera, aurreko astean Lesbosen (Grezia) zegoen siriar batek Turkiara itzultzearen kontra aurkeztu zuen helegite bat irabazi zuen. Hark azaldu duenez, Turkiak ez omen die errefuxiatuei ematen Errefuxiatuen Hitzarmenak ezartzen duen beharrezko babesa. Dena dela, erakundeak ez du uste aurrekari hori balio dezakeenik.

Turkiak hiru milioi errefuxiatu aldera hartu ditu Siriako gerra hasi zenetik. Krisia arintzeko asmoz, 10.000 milioi dolar inguru gastatu dituzte. Alabaina, hainbat laguntza erakundek azaldu dute Turkia ez dela herrialde segurua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak EB Brusela Zer ari da gertatzen Europan? NBE argazkiak Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Turkia albisteak