Mundua -
Iran
Munduko terrorismoaren erroa AEBetan dago, Ahmadineyaden arabera
Irango presidenteak adierazi duenez,urteak dira Israel eta AEBetako gobernuek "muturreko taldeei laguntzen dietela" eta Iranek "froga dokumentalak" ditu.
Erredakzioa
Mahmud Ahmadineyad Irango presidenteak adierazi duenez, munduko terrorismoaren erroak AEBetan eta Israelen daude eta bere herrialdeak horren "froga dokumentalak" dituela ziurtatu du.
Langilearen Egunaren omenez egindako hitzaldian, Washingtonek "etorkizunean bizitzen jarraitu nahi badu, Iranekin harreman adiskidetsua izan beharko du", adierazi du Irango agintariak.
"Urteak dira muturreko taldeak laguntzen ari direla", ziurtatu du Ahmadineyadek.
Israelgo Estatuari zuzendu zaio ere "terrorismoaren kausarik nagusiena zarete ere" adierazteko, "zuek ere antolatu eta babesten duzue".
Ahmadineyadek arma atomikoak erabili dituen munduko herrialde bakarra izatea leporatu dio AEBei.
"AEB bonba atomikoa erabili duen gobernu bakarra da bere erantzuleak Irakeko gerran ere arma nuklearrak erabili izana onartu dute", adierazi du agintariak.
Arma nuklearren ugaritzearen kontrako itunaren bost urteko bileran parte hartzeko New Yorkera abiatu baino bi egun lehenago egin ditu adierazpen horiek Ahmadineyadek.
Nazioarteko komunitatearen zati handi batek, Washington buru gisa dutela, programa nuklear zibilaren azpian arma atomikoak sortzen ari direla leporatu diote Irango erregimenari. Iranek ukatu egin ditu akusazioak.