Mundua -
Adingabeen abusuak
"Macielek eskrupulurik gabeko bizitza" zeramala esan du Vatikanoak
Aulki Gorenak egindako ikerketan Kristoren Legionarien fundatzaileak "objetiboki portaera ezmoral eta oso larriak" izan zituela argitu dute.
Erredakzioa
Vatikanoaren arabera, Marcial Maciel Kristoren Legionarien fundatzaileak egindako "benetako delituak, eskrupulurik gabeko eta benetako erlijio sentimendurik gabeko bizitza" eraman zuen.
Bost gotzainek egin dute ikerketa Vatikanoaren agindupean eta Maciel mexicarrak "objetiboki portaera ezmoral eta oso larriak" izan zituela agerian jarri dute.
Apaizgai adingabeei sexu erasoak egitea eta bi emakumerekin harremanak izatea leporatu diote Macieli, hiru seme-alaba izan zituen.
"Bizitza hori ezkutuan zegoen legionari askorentzat", adierazi du Vatikanoak komunikatu baten bidez. Kongregazioko fundatzaileak sortutako "defentsa mekanismo" horren ondorioz "oso zaila izan zen bere benetako bizitza ezagutzea" eta akusazioak kalumniatzat hartu zituzten.
Benedicto XVI. Aita santuak gotzainekin izan duen bileran, argi utzi dute Macielen jarrerak "ondorio latzak izan ditu Legioaren bizitza eta egituran" eta horregatik "azterketa sakona" eskatu dute.
Elizak "purifikazioaren bidean laguntzeko" asmoa aurkeztu du eta horrek "norgehiagoka zintzoa eskatzen du Legioaren barruan eta kanpoan fundatzailearen erasoak jasan dituztenekin".
Aita santuak gotzainen ikerketa eta "egia exigitu dutenen adorea" eskertu ditu.