Mundua -

Aireko espazioa

Irlandako eta Erresuma Batuko aireportuetan normaltasuna da nagusi

Irlandako Aireko Agintariek (IAA) datorren egunetako ipar haizeak sumendi-errauts kontzentrazio berriak sortu ditzakeela eta itxiera berriak izan daitezkeela ohartarazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandako eta Ipar Irlandako (Erresuma Batua) aireportuetan normaltasuna da nagusi, zenbait atzerapen izan arren. Goizeko 06:00etatik 12:00ak arte aireko espazioa itxi dute Islandiako sumendiaren mehatxuaren ondorioz. Hala ere, IAAk ez ditu itxiera berriak baztertu astean zehar, datorren egunetarako espero diren ipar haizeek sumendi-errauts kontzentrazio berriak sortu ahal baitituzte. "Egoera berrikusi egingo dugu astean zehar", adierazi du IAAk.

Komunikatu baten bidez, "Iralnda motorren fabrikatzaileen ustez errauts kontzentrazio gehiegi dagoen eremuan kokatuta" dagoela adierazi dute agintariek.

Irlanda gainetik hegan igarotzen diren Britainia Handiko eta Europako hegaldiei murrizketak ez die eragingo.

Iragan hilean, Europako aireko trafikoak sei eguneko etena jasan zuen kontinenteko aireko espazio gehienaren itxieraren ondorioz, Islandiako sumendiaren errautsak hegazkinen motoreak kaltetu zezakeen beldurrez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea