Mundua -

4X4 ibilgailu bat

Hugo Chavezek oparitutako auto bat lapurtu diote Evo Moralesi

Lapurreta La Pazeko San Pedro auzoan jazo zen igande goizean. Txoferra Moralesen gosarirako ogia erostera joan zenean autoa desagertu egin zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Chavez Venezuelako presidenteak Evo Morales Boliviako presidenteari oparitutako segurtasun ibilgailu bat lapurtu egin dute. Gidaria ogia erostera joan zen igandean eta itzuli zenean autorik ez zegoen, iturri ofizialek gaur jakinarazi dutenez.

Ibilgailua non dagoen ez dakite oraindik Gobernuko Ministerioko iturri batek azaldu duenez, baina Sacha Llorenti ministroak datozen orduetan informazio gehiago ematea izan liteke.

La Prensa egunkariaren arabera, lapurreta San Pedro auzoan jazo zen igande goizean. Txoferra Moralesen gosarirako ''marraqueta''k, La Pazeko ogi tipikoa, erostera joan zenean autoa desagertu egin zen.

Chavezek 16 Land Cruiser 4X4 ibilgailu eman zizkion Moralesi eta Boliviako beste goi-kargudun batzuei 2008ko azaroaren 1ean.

Gidariak autoa martxan utzi zuen, metro batzuk urrundu zen, eta bueltatu zenean, Chavezen oparia dagoeneko ez zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea