Mundua -

Erresuma Batua

Ekainaren 14an emango dute Troitiñoren estradizioari buruzko epaia

Espainiako Auzitegi Nazionalak laugarrenez eskatu dio Londresi Troitiño estraditatzeko.

Troitiño. Artxiboko irudia: EiTB
Troitiño. Artxiboko irudia: EiTB
Troitiño. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Westminsterreko Gorteko Howard Riddle epaileak ekainaren 14an jakinaraziko du Antton Troitiño espainiaratzeari buruzko erabakia.

Defentsa abokatua eta fiskala epailearen aurrean izan dira gaur eta Troitiño espainiaratzearen aldeko eta kontrako argudioak eman dituzte. Bi aldeen arrazoiak entzun ondoren, epaileak jakinarazi du ekainaren 14an jakinaraziko duela bere erabakia.

Espainiako Auzitegi Nazionalak laugarrenez eskatu dio Londresi Troitiño estraditatzeko. Troitiño otsailean atxilotu zuten, Espainiak hura atxilotzeko emandako euroagindua tarteko. Espainiak dokumentuak faltsutzea eta ETAko kide izatea leporatzen dio.

Gaurko Londresko saioan Mark Summers Troitiñoren abokatuak adierazi duenez, Espainiako aginpideek "prozesu abusua" egin dute Troitiño estraditatzeko laugarren epaiketa abiarazita, batez ere, uztailean Erresuma Batuko estradizio legea ez betetzeagatik hirugarren epaiketa galdu zutela kontuan hartuta.

Ben Lloyd fiskalak Auzitegi Nazionalaren izenean nabarmendu du ez zela "asmo txarrik egon", eta Troitiño espainiaratzeko eskaria berretsi du.

Orain Espainiak Erresuma Batuko estradizio legea betetzeko ahal zuen guztia egin duen ala ez baloratu beharko du Riddle epaileak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Munduko albisteak Erresuma Batua argazkiak Eguneko albisteak