Mundua -

1915eko sarraskia

Alemaniak genozidiotzat jo du armeniarren aurka egindako sarraskia

Turkiak ebazpen hori "islamofobiaren" ondorio dela esan du Alemaniarekin dituen harreman diplomatikoetan eragina izango duela ohartarazi du.

Armeniarrek esker ona adierazi diote Alemaniako Parlamentuari. Argazkia: EFE
Armeniarrek esker ona adierazi diote Alemaniako Parlamentuari. Argazkia: EFE
Armeniarrek esker ona adierazi diote Alemaniako Parlamentuari. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Parlamentuak ia aho batez onartu du duela mende bat baino gehiago Otomandar Inperioak armeniarren aurka egindako sarraskiak genozidiotzat jotzen dituen ebazpena, eta adierazpen horrek Berlin eta Ankararen arteko krisi diplomatiko berri bat piztu du.

Angela Merkelen Gobernua babesten dute kontserbadoreen eta sozialdemokraten koalizioak adostu du mozioa. Kontrako boto eta abstentzio bana izan dira.

Inperio Otomandarrak 800.000 eta 1,5 milioi pertsona hil zituen Armenian, 1915ean, kristauak izateagatik. Sarraskiak genozidiotzat jotzeaz gain, Alemaniak hilketa horietan izandako ardura aitortu du, Inperio Otomandarren herrialde aliatua izan zelako.

Ebazpen horren berri izan eta berehala, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak ohartarazi du adierazpen horrek “Alemania eta Turkiaren arteko harremanetan eragina” izango duela.

Turkiak dagoeneko hartu bere lehendabiziko neurria eta Berlinen duen enbaxadorea kontsultetara deitu du, Parlamentuan izan delako, Armeniako enbaxadorearekin batera.

Horrez gain, Turkiako Atzerri Ministerioak esan du ebazpen horrek “historia politizatzen” duela eta “’turkofobia’ren eta islamofobiaren” ondorio dela.

Angela Merkelek, berriz, Alemania eta Turkiaren arteko harremanak “oso zabalak” direla esan du eta, ezberdintasunak izan arren, bi herrialdeak batzen dituen gauzak asko direla azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Alemania bideoak Albisteak Turkia