Mundua -

Ekainaren 1ean amildu zen

Air Franceren hegazkinaren kutxa beltzen posizioa aurkitu dute

Frantzia "oso zuhur" agertu da, izan ere, momentuz aurkitu dutena kutxa beltzak egon daitezkeen bost kilometroko ingurua delako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak jakinarazi duenez, joan den ekainaren 1ean Rio de Janeirotik Parisera zihoala istripua izan zuen Air Franceko hegazkinaren kutxa beltzen posizioa aurkitu du "Nemrod" itsaspeko nuklearrak. Istripuan 228 lagun hil ziren.

Luc Chatel Gobernuko bozeramaileak France Info irratian egindako adierazpenetan "oso zuhur" agertu da izan ere, momentuz aurkitu dutena kutxa beltzak egon daitezkeen bost kilometroko ingurua delako.

Horretaz gain, oraindik ez dakite kutxa beltzak aurkitzekotan, azalera atera ahal izango dituzten. Izan ere, ez da horrelako lanik egin 3.000 metro baino gehiagoko sakoneran.

Chatelen ustez, kutxa beltzak aurkitzea "oso albiste ona izango zen, gehien bat senideentzako".

Air Franceko Airbus A330 hegazkina Rio de Janeiron aireratu zen eta Brasileko Recife hiritik 1.300 kilometrora zegoela ozeanora amildu zen. Istripuan 228 lagun hil ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea