Mundua -
Amerikako Estatu Batuak
Beherakada nabarmena izan ostean Wall Street suspertu egin da
New Yorkeko Burtsaren Dow Jones indizeak % 3,21eko beherakada izan du itxieran, baina momentu batzuetan % 9 galtzera heldu da Greziako krisiak eragin duen kezka dela-eta.
Erredakzioa
New Yorkeko Burtsak % 3,21eko beherakadarekin itxi du gaur, baina Dow Jones indizea % 9 jaitsi da momentu batzutan Greziako finantza-krisiak eragindako kezka dela-eta. Dolarra indartu egin da euroaren aurrean.
Behin-behineko datuen arabera, azkenean Dow Jonesek 348,33 puntu egin ditu atzera eta 10.519,79 puntutan kokatu da, S&' || 'amp;P 500ek % 3,24 egin du behera eta Nasdaq merkatua % 3,44 jaitsi da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea