Mundua -
Hauteskundeak Erresuma Batuan
Clegg-ek lau lehentasun ezarri ditu Cameronekin akordioa ixteko
Alderdi Liberal Demokratako liderrarentzat hauteskunde erreforma "ezinbestekoa" da Gobernuarekin elkarlanean aritzeko. "Herritarrek Gobernu egonkorra merezi dute", dio Clegg-ek.
Erredakzioa
Nick Clegg alderdi Liberal Demokratako liderrak iragarri duenez, bere alderdiak lau lehentasun ezarri dizkio kontserbadoreei Gobernuarekin edozein kontaktu egiteko.
Iragan osteguneko hauteskundeetan Parlamentua gehiengo absolutu barik utzi ostean, hirugarren indarraren liderrak "politikariek hitz egin behar" dutela adierazi du, herritarrek "Gobernu egonkorra behar" dutela gehituz.
Lehentasunak
Sistema fiskalaren erreforma, hezkuntza gaiaren inguruko ekintzak, ekonomiarekiko "hurbiltze berria" eta "ezinbestekoa den" hauteskundeen erreforma.
Alderdi Liberal Demokratako buruzagiak bilera eguna izan du gaur bere kolaboratzaileekin, iragan ostegunean irabazi zuen alderdiarekin negoziatzera jezarri baino lehen.