Mundua -
Banda Aceh
Sumatrako tsunami-alerta bertan behera, lurrikararen ostean
2004ko tsunamiak 170.000dik gora pertsona hil zituen Banda Acehen.
Erredakzioa
Bertan behera gertau da Indonesiako eta AEBetako agintari geologikoek ezarri duten "bertako tsunami" alerta egoera Banda Aceh-en (Sumatra), 7,4 graduko sismo bat jazo eta gero, euren kostaldetik 225 kilometrora, hego-ekialderantz.
Momentuz, ez dago tsunamiren (gaurko 07:59ean izan da) irudirik, ezta biktimen edota kalte materialena ere. Hala ere, lurrikara "gogor sentitu da", Indonesiako sismoen kontrolerako bulegoko arduradun baten esanetan. "Ez dakigu hildakorik edota kalterik eragin duen", gaineratu duenez.
Bestalde, AEBetako Geologia Zerbitzuak handik gutxira esandakoaren arabera, ezinezkoa da tsunamiak 2004an eragin zuen 170.000dik gora hildako (soilik Banda Acehen) sortzea.
"Ez dago kalte handirik eragingo duen tsunamia sortzeko arriskurik, datu historikoak aintzat hartuta". Hala ere "bertan tsunami bat izatek arriskua badago" eta horrek "epizentrotik 100 kilometrora dauden kostaldeak astindu litzake".