Mundua -

Austria

Mauthausen kontzentrazio-esparruko biktimen aldeko omenaldia

100.000 pertsona baino gehiago hil zituzten naziek ezarritako kontzentrazio-esparrurik handienean eta krudelenean, horien artean 5.000 Espainiako errepublikar.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, igandea 9, 65 urte bete dira AEBetako tropek Mauthausen kontzentrazio-esparrua askatu zutenetik, 1945eko maiatzaren 5ean. Hau dela eta, Espainiak omenaldia egin dio bertan hil zituzten 100.000 pertsonen artetik 7.000 biktima espainiar errepublikarrei.

Austriar esparruan, milaka pertsona hil ziren, besteak beste, gas-ganbera bat egon zelako eta lan neketsuak burutzera behartzen zituztelako. Naziek Austrian ezarri zuten kontzentrazio-esparrurik handiena eta krudelena izan zen Mauthausen.

Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernu espainiarreko lehen lehendakariordea izan da Espainiako preso, torturatu eta hilen omenezko monolito aurrean egin den omenaldiaren buru, Vienako mendebaldetik 150 kilometrora. Monolitoaz gain, 1962. urtean "Americal Mauthausen" izeneko espainiar biktimen aldeko asoziazioa sortu zen; Estatu espainiarrak 1978.urtera arte ez zion aitorpenik eman.

Bertaratutako biktimen familiak pertsonalki agurtu ostean, De la Vegak hizketa hunkigarria eman du eta bertan esan duenez, "pertsona doilorren gezurrik txarrena isiltasuna da" frankismo garaian nazien izuetatik salbu lotu ziren errepublikarrak Espainiara itzultzeko ezintasunari erreferentzia eginez, haien testigantzak isilaraziak izan baitziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea