Mundua -

Iruzkina

Denetarik gerta daiteke Britainia Handian

Liberalak hauteskunde erreforma onena nork eskainiko die zain daude, nor babestu erabakitzeko.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den osteguneko hauteskundeen ondoren aukera handiak daude Britania Handiko politikan, are gehiago Gordon Brownek udazkenean Alderdi Laboristako buruzagitza utziko duela iragarri ondoren.

Horrek esan nahi du lehen ministro izaten jarraituko duela ordura arte. Buruzagitza utzi eta gero, hori bai, ezingo du lehen ministro izan.

Baldintza horixe jartzen zuten liberalek. Nik Clegg buruzagia ez da ondo konpontzen Brownekin. Beraz, posible da orain David Cameronen alderdiak koalizioa egitea liberalekin... edo liberalen eta laboristen artekoa ere.

Gordon Brownek egin duen sakrifizioarekin, errezagoa ikusten da orain, inkesten arabera, laboristen eta liberalen arteko koalizioa, liberalen boto-emaileak ezkerrekoak sentitzen baitira gehienbat.

Hala ere , kontuan hartu behar da ez direla gehiengora iristen laboristak eta liberalak. Eskozia eta Galesko nazionalisten eta Ipar Irlandako unionisten babesa lortu beharko lukete.

Hori eginez gero, aldaketa garrantzitsuak datoz Erresuma Batuko mapa politikoan. Eskoziarrek independentziaren aldeko erreferenduma eskatuko lukete, galestarrek autonomia gehiago, eta iparrirlandarrek diru gehiago Ulsterreko erakundeak finantziatzeko, hain juxtu ere, gobernu berriak gastuan murrizketak egin behar dituenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea