Mundua -
Lan-eskaintza
600 euro egunean Dubain, peoi aritzearren
Lanpostua lortzeko betebehar bakarra 1,75 metro eta 95 kilo baino gutxiago pisatzea da.
Erredakzioa
Ehundaka lagun bildu dira Huelvan, Dubain (Arabiar Emirerri Batuetako hiriburua) peoi aritzeko aukeratua izateko frogetan; 600 euro egunean ordaintzen dituzte 12 orduko lanaldiagatik, bazkaltzeko ordu eta erdiko atsedenarekin, froga horietara aurkeztu den lagun batek Europa Pressi jakinarazi dionez.
Lagun honen arabera, Dubaiko enpresari batek abian jarritako lanetan lan egingo lukete aukeratuek kristalak jartzen.
Lanpostua lortzeko betebehar bakarra 1,75 metro eta 95 kilo baino gutxiago pisatzea da.
Aukeratutakoek astean 6 egun lan egingo dute eta lan-kontratua Dubain sinatuko dute. Dubain 15 eguneko lan-kontratu egingo diete hasiera batean, eta horren ostean, hiru hilabetekoa.
El Mundo de Huelva egunkariak jasotzen duenaren arabera, atzo Punta Umbriako 500 pertsona bildu ziren Peña Flamencan 2.000 peoi lanpostuetako bat lortzearren.