Mundua -

Iruzkina

Agur "laborismo berria"ri

David Cameron da azken 200 urteotako lehen ministrorik gazteena eta bake garaian kontserbadorez eta liberalez osatutako lehen koalizio gobernua da.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxuraz dena berria da Britainia Handian, hain zuzen ere, Tony Blairrek sortutako "laborismo berria" lurperatzen ari diren garai honetan.

David Cameron da azken 200 urteotako lehen ministrorik gazteena. Kontserbadorez eta liberalez osatutako lehen koalizio gobernua da hauxe bake garaian; azkena Bigarren Mundu Gerrakoa izan baitzen. Nick Clegg da horren postu gorena iristen duen lehen liberala, lehen ministro ordea izango baita.

Britainia Handiak aurrean duen arazoa, ordea, zaharra da, eta Europako beste zenbait herrialderi ere eragiten diona. Finean, betiko kontua da: nondik kentzen hasi defizit publiko handia konpontzeko,&' || 'nbsp; aberatsei zergak igoz edo pobreenek erabiltzen dituzten zerbitzu sozialak murriztuz, kapitalen espekulazio-mugimenduak galarazi edo merkatuari utzi jaun eta jabe izaten.

Bistan dago kontserbadoreek ez dizkietela zergak igoko aberatsei, beraz, aurrezkia gastu publikoaren murriztearen bidetik etorriko da. Eta bistakoa da, liberalek, merkatu librearen zale, ez diotela oztoporik jarriko merkatuari.

Bestalde, ikusmin handia dago ea nola konponduko ote diren elkarren artean sozio berriak. Adostu dituzte zenbait gauza, hala hauteskunde sistemari buruzko erreferendum bat, nola murrizte fiskalaren lerro nagusiak. Baina beste gorabehera batzuetan, adibidez, Europarekiko harremanez edo Trident urpekuntzien zaharberritzeari buruz, kontserbadoreek ez dute ezer agindu.

Badirudi finantza munduak ongietorria egin diola gobernu berriari, hauxe da nahi zuten gobernua, eta saritu egin dute liberaren igoera txiki batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea