Mundua -
Gertakizuna
Zinema batean tiroka sartu den gizon bat hil du Alemaniako Poliziak
Gizonak hainbat pertsona bahitu ditu, baina ez da inor zauritu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alemaniako zinema-areto batean arma bat eskutan sartu den gizonezko bat hil egin du gaur Poliziak, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.
Poliziaren esanetan, ez da inor zauritu gertakizun horretan.
Antza denez, gizonezko hori Hesse estatuko (mendebaldea) Viernheim herriko Kinopolis zinema-aretoetara sartu da 15:00etan, eskutan arma bat eta aurpegian maskara bat zituela. Antza denez, airera tiro egin du, eta, ondoren, barruan zeudenak bahitu ditu.
Segurtasun Indarrak azkar heldu dira, eta tirokatu egin dute erasotzailea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea