Mundua -

Soldaten murrizketa

Cameronen Gobernuak % 5 gutxiago kobratuko du

Erresuma Batuko koalizio gobernu berriak hartutako lehen neurritakoa izan da hau. Defizit publikoari aurre egitea izango da Gobernu berriaren lehen zereginetakoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Gobernu berriko Ministro Batzordearen lehen bilera izan du gaur, Gobernu-kabinetea osatu eta 24 ordura; kontserbadoreek eta liberal-demokratek osatutako koalizio berria hurrengo bost urteetan gobernuan egongo da.

Bilera honen ondorioetako bat Gobernuko kideen soldaten jaitsiera (% 5) izan da, Herriak bizi duen egoera ekonomiko estuari aurre egiteko.

Koalizioaren barne antolamendua mantentzeko erantzule dira David Cameron eta Nick Clegg; horretarako, batzorde berezia sortu dute, harremanak zaintzeko eta desakordio birtualei aurre egiteko, hain zuzen ere.

Lehen Gobernu partekatua da azken 70 urteotan.

Defizit publikoari aurre egitea izango da Gobernu berriaren lehen zeregina, eta horretarako, % 5 jaitsiko diete soldata Gobernuko kideei.

Hauteskunde sistemaren erreforma eta erkidegoz kanpoko hiritarrei sarrera murriztea izango dira eztabaidarako beste gai batzuk.

Epeak

Datorren maiatzaren 18an Parlamentua osatuko dute eta aste bat beranduago Erreginaren diskurtso izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea