Mundua -

Nazio Batuen Erakundea

NBEko Zibilizazioen Aliantzarekin bat egin dute AEBek

Zibilizazioen Aliantza NBEko Batzar Nagusiaren aurrean emandako lehen hitzaldian Zapaterok proposatutako ekimena da, 2004ko irailean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zibilizazioen Aliantzako Adiskideen Taldean sartuko dela iragarri dute gaur Amerikako Estatu Batuek. Ekimena Espainiak eta Turkiak jarri zuten abian 2004an, eta Nazio Batuen Erakundeak bere egin zuen urtebete geroago.

Zibilizazioen Aliantza NBEko Batzar Nagusiaren aurrean emandako lehen hitzaldian Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak proposatutako ekimena da, 2004ko irailean.

Aliantzaren helburua herrien eta nazioen arteko lankidetza eta ezagutza areagotzea da, munduko kultura ezberdinen bidez, estremismoa eta polarizazioa bultzatzen duten erakundeei aurre egiteko.

Aliantzaren helburuek Barack Obama AEBetako presidentearen xedeekin bat egiten dutela uste du Estatu Departamentuak, hau da, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko gainerako herrialdeekin eta nazioarteko erakundeekin konpromisoa izatea.

Zibilizazioen Aliantzako hurrengo foroan parte hartuko duela iragarri dute AEBek. Bilera Brasilen izango da, maiatzaren 28 eta 29an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea