Mundua -

Karikatura polemikoak

Mahoma txakur gisa marraztu zuen artistaren etxeari sua eman diote

Ezezagun batzuk Lars Vilksen etxean sartu dira, Suedian, eta sutea eragin dute. Zenbait lagun atxilotu zituzten duela bi hilabete marrazkilaria hiltzeko plana egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lars Vilks marrazkilariaren etxeari eraso egin diote ezezagun batzuek barruan sute bat sortuz, Suedian.

Vilksek heriotze mehatxuak jasotzen ditu 2007an Mahoma txakur baten gorputzarekin egindako irudia argitaratu zuenetik.

Erasotzaileek zenbait leiho apurtu dituzte eta suak sukaldea eta etxe aurrea kaltetu ditu. Etxea hutsik zegoen sutearen unean.

Poliziak ez du inor atxilotu oraindik, baina gasolina zuten zenbait botila aurkitu ditu etxe barruan eta teknikariek aztertu egingo dituzte.

Uppsalako unibertsitatean (Estokolmo) Vilksek erasoak jasan zituen duela lau egun, Mahomaren maskarak jantzita zeramaten bi gazte sexu harremanak izaten agertzen ziren irudi batzuk erakutsi zituenean. Marrazkigileak azken egunetan telefonoz mehatxuak jasan dituela salatu du.

Duela bi hilabete zenbait lagun atxilotu egin zituzten Irlandan eta AEBetan Vilks hiltzeko plan bat egiteagatik, 2007an argitaratu zuen irudiaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea