Mundua -
Aldebiko goi-bilera
Zapaterok eta Calderonek merkataritza-trukea bultzatzea adostu dute
Espainiako eta Mexikoko presidenteek aldebiko inbertsio fluxuak indartu nahi dituzte ere. Mexikorekin harremana izateari "ematen dion garrantzia" azpimarratu nahi du EBk.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Felipe Calderon Mexikoko presidentea Europar Batasunaren eta Mexikoren artean egin den aldebiko goi-bileraren aurreko ekitaldietan parte hartu dute. Bilera 16:30etan has da Comillasen (Santander)
Zapaterok eta Calderonek merkataritza-trukea eta aldebiko inbertsio fluxua bultzatzea adostu dute, goi-bileraren aurretik izan duten bileran.
Zapaterok Espainiako enpresek presidenteak Mexikon kontratuak lortzeko eta bi herrialdeen arteko merkataritza indartzeko asmoa aurkeztu dio Mexikoko agintariari.
Calderonek esker ona agertu dio Zapaterori, Mexiko EBn aliatu estrategiko bezala ezagutzeagatik.
Bileraren helburua mundu mailako erronka garrantzitsu batzuei heltzean elkarlana eta kooperazioa bultzatzea da, krisi ekonomikoa, aldaketa klimatikoa, desarmatzea, elikagai krisia, NBEren erreforma, terrorismoa eta antolatutako krimenak, besteak beste.
Maria Teresa de la Vega presidenteordeak adierazi duenez, Mexikorekin harremana izateari “ematen dion garrantzia” azpimarratu nahi du EBk eta horretarako ”plan exekutibo bateratu” bat onartu nahi dute.
Izan ere, Mexiko oso herrialde gakoa eta garrantzitsua da Hego Amerikan, Argentina eta Brasilekin batera, eta G-20ren kidea da.