Mundua -

Cisjordaniako mugan

Israelek sarrera ukatu dio Noam Chomsky ekintzaile politikoari

Chomskyk Birzeit unibertsitate palestinarrean hitzaldi bat emateko asmoa zuen. AEBetako kanpoko politikari eta Israelgo okupazioari egindako kritikengatik esanguratsua da mundu osoan aditua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek Cisjordaniara sartzea ukatu dio Noam Chomsky aditu estatubatuarrari, Birzeit unibertsitate palestinarrean hitzaldi bat emateko asmoa zuela.

Mugako agenteei zergatia galdetu dienean, AEBetako enbaxadan idatzizko erantzuna jasoko duela adierazi diote.

"Gobernuak ez ditu gustuko esaten ditudan gauzak eta ez zaie gustatu Birzeitko unibertsitatera bakarrik joatea eta unibertsitate israeldar batera ez", adierazi du jatorri judua duen hizkuntzalari, filosofo eta ekintzaile politikoak.

Israelgo Barne Ministerioko bozeramale batek adierazi duenez, egoera argitzen saiatzen ari dira eta horrela, Chomsky irakasleari sartzen uzteko: "Armadarekin gauzak argitzen saiatzen ari gara eta eragozpenik ez badago, ez dago sartzen ez uzteko arrazoirik.

Chomsky mundu osoan ezaguna den aditu ezkertiarra da; eta AEBetako kanpoko politikari eta lurralde palestinarretan Israelgo okupazioari egindako kritikak nabarmendu daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea