Mundua -

Kabul (Afganistan)

12 zibil eta sei soldadu hil dira NATOren aurkako atentatu batean

Atentatua goizeko lehen orduan gertatu da, Parlamentutik eta beste eraikin ofizial batzuetatik gertu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 18 pertsona (12 zibil eta sei soldadu) hil dira eta beste 47 zauritu NATOren konboi baten aurka Kabulen (Afganistan) jazotako atentatu suizida batean, Barne Ministerioak baieztatu duenez.

NATOk berak agiri batean informatu duenez, hildako soldaduak atzerritarrak ziren; horietako bost estatubatuarrak.

Atentatua goizeko lehen orduan gertatu da, Parlamentutik eta beste eraikin ofizial batzuetatik gertu. Ordu horretan gainezka egon ohi da inguru hori.

Lekuko batzuek ziurtatu dute gutxienez bi ibilgailu (tartean autobus bat) sutan ikusi dituztela, eta beste batzuek gutxienez zortzi atzerritar odolez blai zeudela.

Talibanek aldarrikatu egin dute erasoa. Zabiullah Mujahid bozeramaleak zehaztu du suizida zihoan autoan 750 kilo lehergai zeudela eta helburua "Parlamentuaren errepidetik zihoan atzerritarren konboi bat" zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea