Mundua -

EUROKOPA 2016

Gutxienez 40 atxilotu Parisen, Eurokopako finalaren osteko liskarretan

Eiffel Dorrearen inguruan partida ikusteko egokitutako gune batean izan ziren liskarrik gogorrenak. 92.000 pertsona inguru bildu ziren bertan, eta itxi egin zuten, tokiaren edukiera muga gaindituta.

Paris, bart. EFE.
Paris, bart. EFE.
Paris, bart. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

40 bat lagun atxilotu zituzten, bart, Parisen, Eurokopako finalaren ondoren izandako liskarretan.

Frantziako Poliziak jakitera eman duenez, futbol partida jokatzen ari zela, estadioaren kanpoaldean eta hiriko hainbat gunetan, jarraitzaile frantziarrak objektuak jaurti zizkieten zainketa lanak egiten ari ziren agenteei eta txikizioak eragin zituzten hirian.  Horiei aurre egiteko, negar eragiteko gasak erabili zituzten poliziek.

Lehen informazioen arabera, Eiffel Dorrearen inguruan partida ikusteko egokitutako gune batean izan ziren liskarrik bortitzenak. 92.000 pertsona inguru bildu ziren bertan, eta itxi egin zuten, tokiaren edukiera muga gaindituta.

Antza, kanpoan geratutako ehunka jarraitzaile bertara sartzen saiatu zirenean hasi ziren liskarrak. Partida hasi baino bost ordu lehenago zabaldu zituzten gune horretako ateak, eta hiru orduan bete zen.

Finala jokatu zen estadioaren inguruan ere, Saint-Denisen, istiluak izan ziren.

Denera, 3.400 agente aritu ziren, bart, zainketa lanetan, finala zela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken ordukoa Frantzia argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Eurokopa 2024 partidak