Mundua -

herrialdearen hegoaldean

23 pertsona hil dira Italian izandako tren istripu batean

Bi trenek aurrez aurre jo dute elkar Apulia eskualdean, eta, hildakoez gain, 50 lagunetik gora zauritu dira.

Bi trenek aurrez aurre jo dute. EFE
Gutxienez 25 hildako Italian izandako tren istripu batean

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 pertsona hil eta 50 baino gehiago zauritu dira gaur Apulia eskualdean (Italia hegoaldea) izandako tren istripu batean, Giuseppe Corrado Barletta-Andria-Trani Probintziako presidentearen arabera.

Ezbeharra 11:30ean jazo da, Corato eta Andria herrien artean, trenbide bakarreko eremu batean. Bi trenek aurrez aurre jo dute elkar, eta konboien aurrealdea txikituta erakutsi dute Italiako hedabideek ezbeharraren lekutik zabaldutako irudietan.

Hain justu, trenek utzitako hondakinen artean biktimen bila ari dira erreskate taldeak.

"Hildako asko dago", aitortu dio Riccardo Zingaro Andriako poliziaburuak La Repubblica egunkariari.

Eskualdeen arteko ibilbidea egiten duten bidaiari askoko trenak dira istripua izan dutenak, baina oraindik ez dakite zenbat pertsona zihoazen tren horietan istripua gertatu denean.

Bestalde, Matteo Renzi Italiako lehen ministroak istripuaren nondik norakoak argitzea eskatu du.

"Malkoak eta samina suntsitutako bizitzengatik eta haien familiengatik, baina amorrua ere bai, amorru handia", idatzi du Renzik Facebook sare sozialean.

Lehen ministroa baino lehen, Sergio Mattarella presidente italiarraren esanetan, "onartezinezko ezbeharra" izan da Andria eta Corato udalerrien artean gertatutakoa.

Gainera, Massimo Mazzilli Coratoko alkateak esan duenez, istripua "hondamendia izan da, hegazkin bat goitik behera erori izan balitz bezala".

Italia accidente de tren istripua. EFE

Italia accidente de tren istripua. EFE

Trenen aurrealdea txikituta geratu da. EFE

Bestalde, Violeta Bulc Europako Garraio komisarioak doluminak agertu ditu Twitterren, eta Europako Trenbide Agentzia laguntzeko prest dagoela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Albisteak Italia