Mundua -
Analisia
Raul Castro, Elizaren babesaren bila
Gobernuak ez du oztopatzen asko Elizaren lana, ezta babestu ere, eta apaizek erregimena kritikatzen dute, baina oso zorrotz aritu gabe.
Jesus Torquemada
Kuban, Raul Castro eta elizak billera egin dute. Uste da bilera honen ondorioz, Kubako gobernuak libre utziko dituela preso politikoak.
Ikusmin handia eragin du, Kuban eta atzerrian, Raul Castro presidenteak eta Jaime Ortega Habanako artzapezpikuak, elizako beste ordezkari batzuekin batera egindako bilerak.
Granma, Kubako Alderdi Komunistako egunkari ofizialak lehen orrialde osoa eskaini dio albisteari, eta dio, Estatuaren eta elizaren arteko harremanaz, nazioarteko gaiei buruz eta gai nazionalei buruz aritu zirela. Ze gai nazionalei buruz aritu ote ziren? Kubako preso disidenteen askatasuna izan daiteke horietako bat, hala baieztatu dute iturri ofizialek zein elizakoek.
Litekeena datozen asteetan kartzelan dauden 200 preso horiek, zarata handirik atera gabe, apurka-apurka, kalean izatea. Baina seguraski haratago doa bilera horien edukia. Kuban oso konplikatuak dira elizaren eta estatuaren arteko harremanak, baina aldi berean elkarbizitza baketsua errespetatzen dute bi aldeek. Gobernuak ez du oztopatzen asko Elizaren lana, ezta babestu ere, eta apaizek erregimena kritikatzen dute, baina oso zorrotz aritu gabe.
Raul Castrok badaki laster herritarren gustuko izango ez diren neurri ekonomiko zorrotzak hartu beharko dituela. Horren aurrean elizaren babesa lortu nahi du, gizartean pisu handia bait du nahiz 50 urtetan indarrean izan komunismoa. Gauzak okertuz gero, egoera baretzen lagundu dezake.