Mundua -

Aire-istripua

Gutxienez 158 hildako Indian izandako hegazkin istripu batean

Zortzi lagun bizirik atera dituztela baieztatu du Air Indiak. Hedabide lokalen arabera, istripua hegazkina Mangalore aireportuan lurreratzen saiatzean jazo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 158 lagun hil dira Air India Express konpainiaren IX-812 hegaldiak Mangalore (India hego-ekialdian) aireportuan izandako istripuan. Guztira 166 lagun zeuden hegazkinean, horietako sei tripulazioko kideak. Indian azken urteetan jazo den istripurik larriena da.

"Gutxienez 160 lagun hil dira istripuan", adierazi du V.S. Acharya Karnataka estatuko barne ministroak, hedabideei egindako adierazpenetan. Hedabide lokalen arabera, istripua 06:30etan (Indiako ordua) jazo da, hegazkina Mangalore aireportuan lurreratzen saiatzean.

"Hegazkina hainbat zatitan geratu da eta suak hegazkina hartu du", adierazi du Gopal Hosur Polizia lokalaren ofizial batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea