Mundua -
Dundalk (Irlanda)
Irlandako Armada Errepublikanoko bi ustezko kide atxilotu dituzte
Poliziaren bozeramaile batean arabera, atxilotuek lehergaiak eramateko bi zilindro zituzten.
Erredakzioa
Irlandako Poliziak Irlandako Armada Errepublikanoko (IRA) bi ustezko kide atxilotu ditu. "Bi gizonak, 30 eta 50 urte dituzte eta Mount Pleasant inguruan (Dundalk) izan dira atxilotuak", adierazi du polizia batek. Dundalk Ipar Irlandako mugaren hegoaldean dago.
Poliziaren bozeramaile batean arabera, atxilotuek lehergaiak eramateko bi zilindro zituzten. RTE Irlandako telebista kateak adierazi duenez, zilindroak bi metroko luzera zuten eta mortero bezala erabiltzeko aldatuta zeuden.
Ipar-Irlandako Poliziaren presentzia gero eta handiagoa da, azken hilabetetan izandako erasoen gorakada dela eta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea