Mundua -

Errauts hodeia

Islandiako sumendiaren errauts isuria eten egin da

Reykiavikeko Meteorologia Institutuak adierazi duenez, ez dute laba ezta errauts isuririk detektatu, baina "goiz da oraindik erupzioa amaitu dela esateko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Reykiavikeko Meteorologia Institutuak Eiyafjallajökull sumendi islandiarraren errauts isuria eten egin dela adierazi du.

Institutuko bozeramale batek adierazi duenez, atzotik ez dute laba ezta errauts isuririk detektatu sumendiaren azalean eta eremua estaltzen duen hodeia ur-lurruna dela adierazi du.

Islandiako agintarien ustez, "goiz da oraindik erupzioa amaitu dela esateko" eta isuriaren ustekabeko etenak ez du beste erupziorik sortuko ez dela bermatzen.

Eyjafjallajökull-en erupzioa iragan apirilaren 14an hasi zen, Europako aireko trafikoan arazo larriak sortuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea