Mundua -

'Chalet' proiektua

Hegoafrikari arma nuklearrak saldu nahi izana ukatu du Israelek

The Guardian egunkariak argitaratu duenez, Simon Peres Israeleko presidenteak, Jerico misilen salmenta negoziatu zuen Apartheid garaian 1975ean, baina ez zen burutu azkenean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Simon Peres Israeleko presidenteak, Apartheid garaian Hegoafrikari buru nuklearrak eskaini izana ukatu du Israeleko Presidentetzak. The Guardian egunkariak hori baieztatzen duten isilpeko dokumentuak argitaratu ditu gaur.

Ohar batean adierazi duntenez, "Israelek ez du sekula armen elkartrukea Hegoafrikarekin negoziatu. Ez dago negoziazio horiek baieztatu dezakeen dokumentu israeldarrik ezta sinadura israeldarrik ere".

Egunkariaren zuzendariari "eskutitz irmoa" bidaliko diola ohartarazi du Israeleko Presidentetzak eta "benetako egitateen argiltalpena" eskatu du.

''Chalet'' proiektua

''Chalet'' izenaz ezagututako Hegoafrikako proiektu nuklearra hainbat dokumentu utzi zituen, besteak beste, memorandumak eta bi herrialdek izandako bileren aktak. Horien arabera, Simon Peres Israeleko presidentea eta orduko Defentsa ministroa negoziazio horietan parte hartu zuen.

1975ko martxoaren 31an jazo zen lehen bilera. Horretan, "Israeleko ofizialek gaitasun nuklearra zuten Jerico misilak eskaini zizkieten Hegoafrikari", baina une horretan, Hegoafrikak ez zuen arma nuklearrak garatzeko beharrezko teknologiarik.

Britaniar egunkariaren arabera, Hegoafrikak ez zuen Israelekin akordio egin; batetik, kostuagatik eta bestetik, edozein negoziaziok Isaac Rabin Israeleko lehen ministroaren oniritzia behar zuelako, eta zalantzazko onarpena zen hura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea