Mundua -
Alemania iparraldea
Meskita bat miatu du Poliziak, jihadismoarekin lotura duelakoan
Giro salafisten "elkargune"tzat du Poliziak, eta miaketan, jihadismoarekin lotura duen nahikoa material topatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Hildesheim (Alemaniako iparraldea) herriko meskita bat miatu du bart Alemaniako Poliziak, eta jihadismoarekin lotutako material ugari atzeman, iturri polizialek gaur jakinarazi dutenez.
Meskita izateaz gain, zentro kulturala ere bada Hildesheimgo Zirkulu islamiar-alemaniarra (Deutschsprachiger Islamkreis Hildesheim, alemanez). Borja Pistorius Saxonia Beherako estatuko Barne ministroaren esanetan, giro salafisten "elkargune" da.
Bart egindako miaketan zentroa ixteko nahikoa froga bildu dituztela esan du Pistoriusek. Atxiloketarik ez dute egin, ordea.
Poliziaren arabera, jihadismora biltzeko gazte musulmanak errekrutatzeko lanak egiten dituzte meskitan, eta gurtza zentrora joateko ohitura zuten asko Siriara eta Irakera Estatu Islamikoarekin bat egitera joan direla baieztatu dute.
Hannover (Saxonia Beherako hiriburua) hiritik gertu dago Hildesheim. Estatu horretatik atera zen iaz Siriara eta Irakera joandako hiru ekintzaileetatik bat.