Mundua -
Analisia
Alerta gorena Korean
Bi zatitan banatu zen Korea 1950ean hasi eta hiru urte iraun zituen gerratearen ondorioz. Ipar Koreak, egun munduko erregimen komunista itxiena du. Hego Koreak, berriz, erregimen kapitalistagoa dauka.
Jesus Torquemada
Orduz geroztik muga itxita dago eta tentsio handia bizi dute bertan. Behin baino gehiagotan borrokak egon dira mugan, eta gerra hasteko zorian ere egon dira. Hala ere, gutxitan bizi izan dute oraingo egoera larria. Martxoan , Hego Koreako ontzi bat hondoratu zen bi herrialdeek aldarrikatzen duten eremu batean, eta barruan zeuden 46 marinelak hil egin ziren.
Hego Koreak esan zuen joan den astean Ipar Koreak jaurtitako torpedo batek eragin zuela ezbeharra, eta errepresaliak iragarri zituen Ipar Korearen aurka. Seulek hartu duen lehen neurria: Ipar Korearekin duen merkataritza harremana etetea , eta Ipar Koreako merkantzia ontziei Hego Koreako portuetan sartzea debekatzea.
Beste neurri bat: indar armatuak alertan jartzea. Honek ekarri du Estatu Batuek Hego Korean dituzten 30.000 soldaduak alertan jartzea . Washingtonek beste behin babes osoa eman dio Seuli gatazka armatua lehertuz gero.
Azkenik, Hego koreak Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluari eskatu dio zigor gehiago ezartzeko Ipar koreari. Eskaera honek Txinaren ezezkoa jaso du. Txina da Pyongyangni geratzen zaion aliatu bakarra da.